Asteburuan jiu jitsu taldeko lau gaztek Espainiako Kopan parte hartu zuten, Madrilen. Borroka modalitatean, Markel Biainek (46 kilo baino gutxiago) borroka guztiak ziztu bizian irabazi zituen. Aratz Irisarri (73 kilo baino gutxiago) urduri hasi zen, baina azkenean urrezko domina lortu zuen. Amets Alonsok (66 kilo baino gutxiago) ere lan ona egin zuen. Maria Clavero entrenatzaileak kirola maite duela eta aurrera egingo duela esan du. Ander Lizarralderi (60 kilo baino gutxiago) urduritasunak ez zion bere maila ematen utzi. “Azkarra da eta nerbioak kontrolatzen dituenean, maila bikaina emango du”.
Ne waza modalitateari dagokionez, Biainek urrezko domina irabazi zuen. “Trebea, azkarra eta indartsua da eta aurkarien asmoak asmatzen ditu”, esan du Claverok. Aratz Irisarrik ere urrezko domina lortu zuen. “Ikusleek bere teknikarekin gozatu egin zuten”. Alonsok, lesionatu egin zen arren, brontzezko domina lortu zuen. “Etorkizun bikaina dute eta oso harro gaude beraietaz”, esan du Claverok.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide