Larunbatean Euskal Herriko mus txapelketako Zumarragako kanporaketa jokatu zen. Antonio Aranzadi eta Juan Karlos Korta nagusitu ziren. Finala Juanjo Bergara eta Jabier Aztiriaren aurka jokatu zuten. Bi bikote hauek Gipuzkoako kanporaketa jokatzeko sailkatu dira. Kanporaketa hau otsailaren 23an jokatuko da, Zaldibian. Zumarragako kanporaketa Peio Zalduaren omenez jokatu zen eta 14 bikotek parte hartu zuten.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide