Atzo, astelehenero bezala, Urretxu eta Zumarragako pentsiodunak kalera atera ziren “pentsio duinak” eskatzera. Eguraldiak lagundu ez zuen arren, jende asko elkartu zen Areizaga-Kalebarren plazan. Ondoren, Zumarragako udaletxera jo zuten. Idatzi bat aurkeztu zuten, elkartasuna eskatuz. Datorren astelehenean Urretxuko udaletxera joango dira. 11:30ean elkartuko dira, Areizaga-Kalebarrenen.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide