Asteburuan Mingainluze lehiaketako kanporaketak jokatu ziren. Aurten 5. mailako ikasleak parte hartzen ari dira. 27 taldek eman dute izena. Finalera zortzi sailkatu dira: EPIC MNU (Markel Zabaleta, Naier Ezkerra, Unai Okariz), IMI (Idoia Aranburu, Malen Rodriguez, Intza Larrañaga), Los Kraks XD (Iara Etxaniz, Henry Salaberria, Maren Elgarresta), STROG-GIRLS (Leire Callejo, Irati Telleria, Maren Vecino), #ULA# (Uxue Garin, Laida Egiguren, Ainara Elizondo), Oñikan (Oinatz Aramendi, Iker Santiago, Aner Irizar), Lagunak (Maren Martin, Maialen Urmeneta, Nahia Torquemada) eta Los Kabiters (Aimar Arbizu, Asier Calvo, Yasser Reghif). Finala igandean jokatuko da, 17:00etan, Labeaga aretoan.