Josu Jon Imaz, Estatu espainiarreko kontseilari delegatu onena
Josu Jon Imaz zumarragarra Estatu espainiarreko kontseilari delegatu (CEO) onena izendatu du Forbes aldizkariak, Inditexeko eta Ferrovialeko kontseilari delegatuen aurretik. Imaz Repsol enpresako kontseilari delegatua da egun. Forbes aldizkariko zuzendariak Imazek transformazio energetikoaren aldeko apustua egin duela eta horretarako teknologia berriez baliatu dela aipatu du. Saria otsailaren 14an jasoko du, Madrilen.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide