Urretxuko Udalak 50 zuhaitz ordezkatu ditu
Urretxuko Udalak 50 zuhaitz ordezkatu ditu Barrenkale, Matxinporta, Iparragirre, Basagasti, Zubimusu, Pagoeta eta Aparizion. Bizilagunek hala eskatuta aldatu ditu. Izan ere, zuhaitzek botatzen zuten erretxinak espaloiak irristakor bihurtzen zituen eta autoak zikintzen zituen. Gainera, zuhaitz horietako batzuk oso altuak ziren eta etxeetako leihoetara heltzen ziren. Bestalde, Matxinportan, Iparragirren eta Basagastin zeuden akaziak inbaditzaileak dira. Udalarentzat lan egiten duen lorezaintza enpresa zuhaitz horiek aldatzearen alde azaldu da. Aurrekontua 8.500 eurokoa izan da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide