Gema Hernandez, bigarren Espainiako neguko triatloi txapelketan
Igandean Espainiako neguko triatloi txapelketa jokatu zen Vinuesan (Soria) eta Urola-Plazaola taldeko Gema Hernandez bigarren postuan sailkatu zen. Eguraldi txarra zela eta, triatloilariek ezin izan zuten Santa Ines portua bizikletan igo. Hori dela eta, ez zuten eskiatzerik izan. Lau kilometro egin zituzten korrikan, ondoren hamar bizikletan eta bukatzeko beste bi korrikan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide