Buruzagi independentista kataluniarrei elkartasuna adierazteko kontzentrazioa
Gure Esku Dagok kontzentrazioa antolatu du biharko (asteartea), Madrilen epaituko dituzten buruzagi independentista kataluniarren askatasuna eskatzeko. Ekitaldia Areizaga-Kalebarren plazan izango da, 20:00etan. Lema Elkartasuna aterpe. Konponbidea, democracia, llibertat da. Parte hartuko dutenei hori koloreko osagairen bat eramateko eskatu diete.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide