Donostian bizi den Marijose Cueli errenteriarrak Ezinezko munduak argazki erakusketa ireki du Urretxuko Juan de Lizarazu aretoan. Cuelik ezinezko munduak direla dio, baina existitzen dira: bere begiekin ikusten ditu eta bere kamerarekin harrapatu.
Cueliri beti gustatu zaio argazkigintza, baina duela lau urte ekin zion serio. «Nire ahalmenetik kanpo zegoen zerbait zela uste nuen, baina Gipuzkoako Argazkilari Elkartearen berri izan nuenean, bertara joan nintzen. Telefonoarekin eta app batzuekin nolako argazkiak egin daitezkeen ikusita, kamera on batekin eta Photoshop-ekin sekulakoak egin ahal izango direla pentsatu nuen. Ikastaro bat egin nuen eta gogo handiz ekin nion. Youtube-ren bidez ere asko ikasi dut».
Argazki bereziak
Bere argazkiak oso bereziak dira. «Irteeretan asko gozatzen dut. Ez ditut ohiko paisaiak ateratzen. Argazkiak iradokitzaileak izatea gustatzen zait. Naturan aurkitzen ditudan gauzek niri iradokitzen didatena ikusleei iradokitzen saiatzen naiz. Jendeak argazkiak zer iradoki dien esaten didanean, argazkia atera nuenean bizitakoa berriro bizitzen dut».
Ostiralean Urretxun erakusketa ireki zuen eta urretxuarren iritzia jasotzeko aukera eduki zuen. «Jendeak argazkiak harrigarriak direla esan zidan. Ez zirela arruntak. Basajaunen argazkia asko maite dut. Izan ere, gure pertsonaia bat da», aipatu du Donostian bizi den argazkilari errenteriarrak.
Cuelik Carlos Mediavilla argazkilari urretxuarraren eskutik ekarri ditu bere lanak Urretxura. Mediavillari asko gustatzen zaizkio Cueliren lanak. «Argazkien bitartez bere istorioak kontatzen ditu. Denoi gustatzen zaigu gure istorioak kontatzea, baina bere argazkiak ez dira arruntak. Harago joan da. Bere istorioak oso gustu onarekin kontatzen ditu eta oso lan pertsonala da. Ezin da gainontzekoek egiten dutenarekin konparatu. Basoan sartzen da eta basoak iradokitzen diona argazkietan jasotzen du», azaldu du Urretxuko argazkilari beteranoak.
Cueliren argazkiak martxoaren 3ra arte egongo dira Urretxun. Juan de Lizarazu erakusketa aretoa asteartetik igandera irekitzen dute, 17:30etik 20:30era.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.