Zumarragako Udalak langabetuei formazioa eskainiko die, dendak ireki ditzaten
Zumarragako Udalak ekintzaile sena duten langabetuei formazioa emango die dendak ireki ditzaten. Egitasmo honen helburua belaunaldi aldaketa bermatzea da. Egitasmoak Zumark du izena eta gaur aurkeztu dute, kultur etxean. Ekitaldian Juan Andrades jaurlaritzako Merkataritza zuzendariak, Mikel Serrano alkateak eta Rosa Maiza zinegotziak parte hartu dute.
Zumarragan 500 langabetu baino gehiago daude eta udalak denei deitu behar die. Ekintzaile sena duten 15 nahi ditu. Dagoeneko, ekintzaile sena duten eta merkataritza gustuko duten 40 aurkitu ditu. Ikastaroa martxoaren 11n hasiko da. Denda bat kudeatzen ikasiko dute. Ideia bat dutenei hori garatzen lagunduko diete eta gainontzekoek ideia laborategi batean parte hartuko dute. Bideragarritasun plana ere egingo dute. Gainera, diru-laguntzak jasoko dituzte.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide