Mayi Mujikak eta Aritz Egea ezkiotarrak lortu dute garaipena Urretxuko UZ Trailean. Egeak 23,4 kilometroko ibilbidea bi orduren buruan egin du. Mujikak, bestalde, ordu erdi gehiago behar izan du helmuga zehakatzeko. Proba horretaz gain, lasterketa motzago bat ere egin dute: sprintean parte hartu dutenek 12,1 kilometroko ibilbidea egin dute.
Sprinteko garaileak Juanjo Ibarzabal zumarragarra eta Sarah Ugarte izan dira. Goierritarrek bete dute gizonezkoen lasterketako podiuma: ordiziarra da Mikel Zabalegi, bigarren sailkatua, eta lazkaotarra Oier Larrañaga, hirugarrena.
Sprintean parte hartu dutenek Izazpiko gaina igaro behar izan dute. Proba luzea egin dutenak, aldiz, Irimotik ere igaro dira. 9:45ean hasi dira bi probak, eta eguerdirako banatu dituzte sariak.
UZ Trail
Gizonezkoen sailkapena:
1- Aritz Egea 02:02:00
2- Diego Arroyo 02:06:25
3- Iñaki Olano 02:06:50
Emakumezkoen sailkapena:
1- Mayi Mujika 02:33:48
2- Ainhoa Jauregi 02:40:36
3- Sonia Lopez 02:44:12
UZ Trail sprinta
Gizonezkoen sailkapena:
1- Juanjo Ibarzabal 01:03:10
2- Mikel Zabalegi 01:04:06
3- Oier Larrañaga 01:04:50
Emakumezkoen sailkapena:
1- Sarah Ugarte 01:15:52
2- Irati Larrañaga 01:16:28
3- Irene Iturria 01:21:57
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide