Zumarragako gazte bati isuna 189 kilometro orduko abiadan joateagatik eta marihuana erretzeagatik
Nafarroako Foruzaingoak Zumarragako 30 urteko gazte bat atzeman zuen igandean Jakara doan autobidean. Gidabaimeneko sei puntu kendu dizkiote eta 600 euroko isuna jarri diote 189 kilometro orduko abiadan joateagatik eta beste sei puntu kendu dizkiote eta 1.000 euroko isuna jarri diote drogen aurkako frogan emaitza positiboa izan zuelako (marihuana).
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide