Gaur eguerdian Euskal Herriko Itzuliaren ibilbidea aurkeztu dute Zumarragan. Ekitaldian Julian Eraso antolatzaileak, Pedro Horrillo zuzendari teknikoak eta Mikel Serrano alkateak parte hartu dute.
Itzulia apirilaren 8an hasiko da Zumarragan eta 13an bukatuko da Eibarren. Lehen etapa 11,3 kilometroko erlojuaren aurkakoa izango da. Txirrindulariak Ezkioko errotondara jaitsiko dira, ondoren Antio igoko dute Eitzatik eta bukatzeko herrira jaitsiko dira.
Erasok Antioko igoera “polita” dela esan du, baina bertatik pasa ziren azken aldian “iskanbila” egon zela gogoratu du. “Oraingoan, erlojuaren aurkakoa denez, ez da arazorik egongo”, esan du.
Horrillok etapa guztietan bi esprint bonifikatu egongo direla gogoratu du. 3, 2 eta 1 segundo banatuko dituzte bakoitzean. Etapa amaieran ere bonifikazioak egongo dira (Zumarragakoan ez ezik): 10, 5 eta 4. segundo.
Bigarren etapan Zumarragatik Gorraizera joango dira, Atagoiti, Ormaiztegi, Olaberria eta Lizarrustitik. Etaparen bigarren zatian 4.800 metro egingo dituzte lur gainean. Etapa %5,6ko pendiza duen 800 metroko aldapa batean amaituko da.
Hirugarren etapan Sarrigurenetik Estibalitzera joango dira. Etapa luzeena izango da: 184,8 kilometro. Aldapan amaituko da: bi kilometro, %4-5eko pendizan.
Laugarren etapan Gasteizetik Arrigorriagara joango dira. Helmugatik 40 kilometro baino gutxigora Bikoitz Gane mendate gogorra igoko dute (4,9 kilometro/%8,6). Hiru kilometroren faltan, berriz, Zaratamo igoko dute (4 kilometro/%3,2).
Azkenaurreko etapa izango da gogorrena. Arrigorriagatik Eibarrera joango dira. Bidean, Morga, Natxitua, Bedarona, Arribinieta, Ixua, Trabakua eta Usartza igoko dituzte. Azken etapa Eibarren hasi eta amaituko da. Hau ere oso gogorra izango da. San Migel, Kalbario, Elkorrieta, Azurki, Karakate eta Asentzio igoko dituzte. Karakate ez dute ohiko bidetik igoko, porlanezko batetik baizik.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.