Eusko Jaurlaritzak lizentziarik ez duten tabernetako kultur eskaintza urtean hamabi emanalditara mugatuko duen lege proposamena egin du. Arteak Ireki plataformak mobilizatzeko deialdia egin du eta Urretxu eta Zumarragako musikariek ekitaldi bat antolatu dute biharko (ostirala). Urretxuko Iparragirre plazan izango da, 20:00etan. Kontzentrazioa egingo dute eta ondoren komunikatu bat irakurriko dute.
Urretxu eta Zumarragako Kale Gorrian, Zarraparra, Mutamu, Hezurre Eskifaia eta gaztetxeak komunikatu bat adostu dute. Herrian dagoen musika eskaintza kontuan hartzeko eskatu dute. «Taldeen lana, entsegu orduak eta lokalik gabe egon diren urte guztiak baloratzeko eta emanaldiak emateko dituzten arazo guztiei irtenbide bat emateko garaia da».
Ez direla papurrekin konformatuko diote. «Orain da borrokatzeko garaia. Gure deialdia zabaltzen diegu kultur eragile, alderdi politiko, musika mugimendu eta talde guztiei eta norbanakoei, indarrak batzeko eta ahalik eta presio gehien egiteko. Hala nola, gure prestutasun osoa adierazten dugu arazo honi irtenbide justu bat bilatzeko».
Taberna batzuek egin duten kultur eskaintza «oso positiboki» baloratzen dute. «Babes legalik gabe, oztopo askorekin, isunekin eta azken urteetako krisi ekonomikoaren gainetik ibili dira».
Lege proposamenak emanaldi guztiak mugatzen dituela gogoratzen dute. «Ez ditu 90 dezibelioetatik pasatzen direnak soilik mugatzen. Kultur eragile guztien kontrako eraso bat da eta denon inplikazioa ezinbestekoa da. Bertsoak, antzerkia… ekimen kultural oro mugatu nahi dute».
Emanaldiak mugatzeari ez diote zentzurik ikusten. «Ez dugu uste hamabi emanalditara mugatzea irtenbidea denik. Beste toki batzuetan zenbakiak beste batzuk dira. Emanaldiak hamabira mugatzea eraso zuzen bat iruditzen zaigu. Nor da gai, nork du zilegitasuna, honi zenbaki bat jartzeko?».
Hori dela eta, alderdi politikoei, erakundeei, erregulatzeko eskatzen diete. «Eragile politikoei ardura eta zentzua eskatzen diegu. Gaia errotik heldu dezatela eta araudi bat egin», amaitu dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.