Zumarragako Udalean ordezkaritza duten alderdi guztiek deklarazio instituzional bat onartu dute asteazken gaueko eraso matxista salatzeko. Emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasuna sustatzen duen gizarte baten alde daudela azaldu dute eta emakumeen aurkako indarkeria arbuiatzea eta horri aurre egiteko neurriak hartzea udalaren eta herritar guztien betebeharra dela aipatu dute.
Hori guztia dela eta, bozeramale batzordeak,
- 1. Indarkeria ekintza guztiak salatu ditu.
- 2. Indarkeria jasan duten emakumeari eta bere hiru seme-alabei elkartasuna, babesa eta maitasuna adierazi dizkie eta dituen baliabide guztiak beraien esku jarri ditu.
- 3. Indarkeria ekintza orori aurre egingo dio eta indarkeria desagerrarazteko ekimen guztiak babestuko ditu.
- 4. Indarkeriaren aurkako planak garatzen eta sentsibilizazio programak hedatzen jarraituko du.
- 5. Ertzaintzari deitu zioten bizilagunei eskerrak eman dizkie.
Bukatzeko, herritar guztiei inplikatzeko eskatu die. “Jarrera aktiboak eraso matxista bat ekidin dezake”.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide