Larunbateko azoka indartzeko egitasmoa eta logoa aurkeztu dituzte
Zumarragako Udalak larunbateko azokaren logoa eta azoka biziberritzeko egitasmoa aurkeztu ditu. Proiektua zehazteko, herritarrak eta eragile sozioekonomikoak elkarrizketatu dituzte eta beste azoka batzuk ere bisitatu dituzte. Mikel Serrano alkateak eta Rosa Maiza Garapen Ekonomiko zinegotziak Zumarragako azoka Gipuzkoa azoken artean bosgarren garrantzitsuena dela esan dute, Ordizia, Tolosa, Azpeitia eta Donostiakoaren atzetik.
Helburua bertako ekoizleei laguntzea, bertako kultura erakustea, bisitariak erakartzea eta herritarren arteko hartu-emana sustatzea da.
Horretarako, besteak beste, baserritarrek erabiltzen duten arkupea berrituko da. Arkuak metakrilatozko ateekin estaliko dira.
Logoari dagokionez, elkarrekin lotutako borobilek osatzen dute. Zumarraga aro batetik bestera era baketsuan pasa dela adierazten du.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide