Nati Nieves izango da PSE-EEren alkategaia Urretxun
Nati Nieves izango da PSE-EEren Urretxuko alkategaia. Hautagaitza gaur goizean aurkeztu du, Iparragirre plazan, Eneko Andueza PSE-EEren Gipuzkoako idazkari nagusiaren eskutik. Nieves zinegotzia izan da legealdi honetan eta lehenengoz izango da alkategai. Erronkari ilusio eta gogo handiz eutsi diola esan du. Aparizio auzoaren eta Labega eta Ipeñarrieta kaleko espaloien zaharberritzea, igogailu berria eta San Martineko jolas parkearen berritzea babestu dituztela aipatu du. Baita gizarte zerbitzuen gida beraiek proposatu dutela eta zenbati diru-laguntza lortzeko bitartekari lana egin dutela.
Nieves 1972an jaio zen eta Dokumentazio ikasketak egin zituen Universitat Oberta de Catalunyan eta Informatika Ingeniaritza EHUn.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide