Urretxuko Udalak San Martineko haur parkean jolas berriak jarriko ditu eta Belaustegi plazako gaztelua berrituko du. San Martineko parke estalian jarriko diren jolasetako batzuk inklusiboak izango dira.
San Martineko parke estaliko lanak aste honetan hasi dira. Egungo jolasak kendu eta berriak jarriko dira. Jolas berrietako batzuk inklusiboak izango dira. Hala, aniztasun funtzionala duten haurrek ere parkea erabili ahal izango dute. Parke hau urte guztian da erabilgarria, gainera, estaldura baitu.
Sei jolas jarriko dira. Horietako hiru haur guztiek erabili ahal izango dituzte:?gurpildun aulkia duten haurrek erabili dezaketen errotazio jolasa, segurtasun uhala izango duen zabua eta Jeep bat. Beste hiruak, txirrista, tunela eta irristatzeko barra izango dira.
Jolas gune berriak 140 metro koadro inguru izango ditu. Oraingoa baino handiagoa izango da, beraz. Hori dela eta, segurtasun zorua ere orain arte baino handiagoa izango da. Segurtasun zoru horrek araudi berria beteko du. Jolas horiez guztiez gain, ping-pong mahai bat jarri behar dute. Lanak egun gutxi barru bukatzea espero dute. Aurrekontua 34.000 eurokoa da.
Gazteluaren konponketa
Urretxuko Udalak, San Martineko parkean jolas berriak jartzeaz gain, Belaustegi plazako parkeko gaztelua konpondu behar du. Udalak plangintza bat prestatu du gaztelua berritzeko. Iaz gazteluaren egurrezko zoruak aldatu zituen eta orain elementu bertikalak aldatuko ditu:?balkoiak, dorreak…
Mantentze lanak etengabeak dira, baina zaharberritzea beharrezkoa ikusi da, haurren segurtasuna bermatu ahal izateko.
Lanak martxoan zehar egingo dira eta, hala, udaberritik aurrera herriko haurrek berriro beraien jolas kuttunaz gozatu ahal izango dute.
Obrak dirauen bitartean ezingo da gazteluan jolastu. Horretarako, hesiak jarriko dituzte. Udalak aldez aurretik barkamena eskatu du sortuko diren eragozpenengatik.
Gazteluaren elementu bertikalen aldaketaren aurrekontua 15.000 eurokoa da. Egurrezko zorua aldatzea, berriz, 6.000 euro kosta zen.
Ez da harritzekoa udalak gaztelua ondo zaintzea, herriko haurren jolas kuttuna baita. 2007an jarri zen eta hasieratik sekulako arrakasta izan zuen. Asko erabiltzen ez zen parke bat herriko parke erabilienetako bat bihurtu zen gazteluari esker. Hala, jende askok Belaustegi plazari gazteluaren plaza deitzen dio. Jolas erraldoi hau 120.000 euro kosta zitzaion Urretxuko Udalari.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.