Igone Campos eta Jon Ander Aranburu, mendiko eski proba ospetsuenean
Igone Campos eta Jon Ander Aranburu zumarragarrek Pierra Menta mendiko eski proban parte hartu dute asteburuan. 154. postuan sailkatu dira. Frantziako Alpeetan egiten den Pierra Menta proba munduko ospetsuena eta gogorrena da. Lau egunetan 10.000 metroko desnibela gainditu dute. Camposek “oso gogorra” izan dela dio. “Egunero metro asko egin ditugu bai gora eta bai behera. Gainera, jaitsierak nahiko zoroak dira. Ezin da edozein joan. Igoerak eta jaitsierak nahiko ondo kudeatzea lortu dugu eta egun batetik bestera pilatzen den nekea ondo eraman dugu”.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide