Urretxun eta Zumarragan festa bat antolatu dute Korrika herritik pasako den egunerako. Hamaiketakoa, magia saioa, poteo girotua, bazkaria eta musika saioa egongo dira.
Korrikaren 21. edizioa apirilaren 13an iritsiko da Urretxura eta Zumarragara. 10:00etan sartuko da herrian, Eitzatik. Urretxu eta Zumarragako kaleak zeharkatu ondoren, Legazpira joango da.
Urretxuarrek eta zumarragarrek, korrika egin ondoren, hamaiketakoa egingo dute. Areizaga-Kalebarren plazan izango da. Ondoren, 12:00etan, Txan Magoak magia saioa egingo du toki berean eta poteo musikatua egongo da. 14:30ean, berriz, herri bazkaria egingo dute Urretxuko Gernikako Arbola plazan. Bukatzeko, 16:00etan, bazkaloste musikatua egongo da.
Bazkariko txartelak Motz, Apatxe, Osaba, Krak, Zona Zero eta Ziaboga tabernetan jarri dira salgai. Haurrentzako menuak (makarroiak, solomoa eta postrea) 8 euro balio du. Helduentzako menuak, berriz, 12 euro balio du. Helduen menuan entsalada, gisatua, postrea, kafea, ardoa, sagardoa eta ura egongo dira.
Korrika heldu bitarteko gainontzeko ekitaldien berri ere eman dute. Apirilaren 4an eta 11n, 16:30etik 18:00etara, Gainzuri ikastetxeko guraso batzordekoek petoak, txapak eta bazkarirako txartelak salduko dituzte Jose Mari Lasa plazan.
Apirilaren 10ean, berriz, Gure oroitzapenak filma emango dute Zelai Arizti aretoan. Emanaldia 19:00etan izango da. Apirilaren 12an Korrika Txikia egingo dute. 11:00etan izango da. 19:00etatik aurrera, berriz, Bertso-Korrika egingo dute. Bertsolariek herriko tabernetan abestuko dute. Egun horretako ekitaldiekin bukatzeko, 22:30ean KoP/Klika bertso desafioa egingo dute gaztetxean.
Korrika 21 Garestik abiatuko da apirilaren 4an eta Gasteizen amaituko da apirilaren 14an. Zumarragatik eta Urretxutik helmugara heldu aurreko egunean pasako da, beraz.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.