Sukaldanitzak saioen barruan gaur, Ekuatore Ginea
Urretxuko Udalak sustatuta, udalerrian bizi diren beste herrialde batzuetako jatorria duten urretxuarren sukaldaritzak ezagutzeko aukera dago. Hain justu, gaur eman diote hasiera Sukaldanitza egitasmoari. Goizean azokara joan dira otordua prestatzeko jakien bila eta ondoren Goierri elkarteko sukaldean prestaketa lanak hasi dira. Gaurkoan Ekuatore Gineako sukaldaritzan aritu dira Javiera Murillo eta Maria Milagrosa Nsa Ncogo. Prestatu duten otordua honakoa izan da: aguakate entsalada, txahala kakahuete saltsan, arroza, platano arra eta tuberkulua eta, azkenik, papaia, mango eta anana.
Hurrengo saioa martxoaren 30ean izango da eta Pakintango sukaldaritza landuko dute. Azkena, apirilaren 6an eta Marokokoak.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide