June Garitano urretxuarra, Espainiako txapeldun
June Garitano eskiatzaile urretxuarrak Espainiako Kopa eta Espainiako txapelketako superkonbinatu eta eslalom probak irabazi ditu. Espainiako txapelketa joan zen astean izan zen. Superkonbinatua eta eslaloma irabazteaz gain, gigante proban hirugarren izan zen. Europa mailako probetan ere emaitza onak lortu ditu (onenengandik gertu egon da) eta datorren astean Frantziako Val d’Isere estazioan lehiatuko da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide