Musti Taldeak Joseba Zalduari eta Itxaso Uriarteri emango die taldekide onenari saria
Musti Taldeak taldekide onenari saria ematen die urtero Realeko gizonezkoen taldeko eta emakumezkoen taldeko jokalari banari. Aurten Joseba Zalduak eta Itxaso Uriartek jasoko dute saria. Ekitaldia astelehenean izango da: 19:30ean, batzokian. Ekitaldian Martin Merquelanz, Paola Soldevila eta Marta Cardona jokalariek ere parte hartuko dute.
Sari hau 2007-2008 denboraldian banatu zen lehenengoz. Jon Ansotegi, Mikel Labaka, Mikel Aranburu, Xabi Prieto, Mikel Gonzalez, Gorka Elustondo, Markel Bergara, David Zurutuza, Aintzane Encias, Larraitz Lucas, Soko Azkarate, Sandra Ramajo, Maialen Zelaia eta Cristina Cornejok jaso dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide