Musti Taldeak Joseba Zaldua eta Itxaso Uriarte Realeko jokalariei taldekide onenari saria eman die gaur arratsaldean. Ekitaldian Martin Merquelanz, Paola Soldevila, Leire Baños eta Marta Cardona jokalariek eta Alberto Gorriz, Migel Fuentes eta Mikel Loinaz jokalari ohiek ere parte hartu dute.
Sari hau 2007-2008 denboraldian banatu zen lehenengoz. Aurreko urteetan Jon Ansotegi, Mikel Labaka, Mikel Aranburu, Xabi Prieto, Mikel Gonzalez, Gorka Elustondo, Markel Bergara, David Zurutuza, Aintzane Encias, Larraitz Lucas, Soko Azkarate, Sandra Ramajo, Maialen Zelaia eta Cristina Cornejok jaso dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide