Mirian Redin urretxuarrak Korrikako lehen kilometroan lekukoa eramango du
Korrika bihar abiatuko da Garestik, 17:00etan. Lehen kilometroan lekukoa eramango duenetako bat Mirian Redin urretxuarra izango da. Redin Gares ondoko herri batean bizi da, Adiotzen, eta irteeraren antolaketan parte hartu du.
Redinek (Urretxu, 1972) 22 urte daramatza Adiotzen. Ile-apaintzailea da eta bi seme-alaba ditu. Adiotz eta Gares Izarbeibar haranean daude, beste 13 herrirekin batera. Gares herri handiena da. Korrikaren lehen kilometroan herri bakoitzeko ordezkari batek eramango du lekukoa. Redin Adiotzeko ordezkaria izango da, bera izan baita Korrikaren koordinatzailea Adiotzen.
Oso pozik dago, noski. “Korrikak Garesko Udalari proposamena luzatu zion eta asko poztu ginen, noski. Azken 20 urteetan euskarak nabarmen egin du aurrera. Geroz eta haur gehiagok D ereduan ikasten dute eta euskara kalean entzuten hasi da”.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide