Hasi da Itzulia, erlojuaren eta euriaren kontra
Abiatu dira aurreneko txirrindulariak, martxan da Euskal Herriko Itzulia. Zumarragan ari dira jokatzen aurreneko etapa, 11,3 kilometroko erlojupekoa. Guztira 161 txirrindularik parte hartuko dute, 23 taldetan banatuta. Horietatik lau dira goierritarrak; Garikoitz Bravok dagoeneko bukatu du proba; Gorka Izagirre 15:43an abiatuko da; Alex Aranburu 16:35ean eta Ion Izagirre izango da azkena, 17:09an.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide