Euskal Herriko Itzuliak ezohiko ikuskizuna utzi du estraineko etapan, Zumarragako erlojupeko probarekin. Eguraldiak askorik lagundu ez badu ere, zale ugari bildu dira Eitzatik Antiorako aldapan. Arratsalde parteko euriak, eta gero atertu badu ere, errepide bustiak eragina izan dute ibilbidean.
Erlojupekoan azkarrena Maximiliam Schachmann alemaniarra izan da azkarrena, 17 minutu eta 10 segundoko denborarekin. Aurreneko goierritarra, eta baita lehen euskalduna ere, Ion Izagirre ormaiztegiarra izan da; Astanakoa 22 segundoko aldearekin sartu da helmugan. Gorka anaiak denbora gehixeago galdu du, 49 segundo, eta 24. gelditu da sailkapenean. Atzerago ibili dira Alex Aranburu (+1:18″) eta Gari Bravo (+1:32″).
SAILKAPENA:
1.- Maximiliam Schachmann (BOH) …. 17’10”
2.- Daniel Felipe Martínez (EF1) …………. +09″
3.- Michal Kwiatkowski (SKY) …………….. +10″
4.- Julian Alaphilippe (DQT) ………………. +12″
5.- Adam Yates (MTS) ………………………… +16″
6.- Patrick Konrad (BOH) …………………… +19″
7.- Jon Izagirre (AST) …………………………. +22″
8.- Enric Mas (DQT) …………………………… +24″
9.- Geraint Thomas (SKY) ………………….. +30″
10.- Hugh John Carthy (EF1) ……………… +32″
….
24.- Gorka Izagirre (AST) …………………… +49″
56.- Alex Aranburu (CJR) ………………… +1’13”
84.- Garikoitz Bravo (EUS) ……………… +1’32”
Sailkapen osoa
Itzuliaren webgunean dago ikusgai.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide