Marian Beitialarrangoitiaren hitzaldia eta EH Bilduren Zumarragako taldearen aurkezpena
Zumarragako EH Bilduk ekitaldia antolatu du gaur arratsalderako, Antioko interpretazio zentroan. Marian Beitialarrangoitia Espainiako Kongresuko diputatu eta Gipuzkoako Batzar Nagusietarako hautagaia gonbidatu dute. Zumarragaren eta Gipuzkoaren aukera eta erronkez hitz egingo dute. Gainera, udal haustekundeetarako zerrenda aurkeztuko dute. Ekitaldia 19:00etan izango da. Doaneko autobus zerbitzua egongo da. 18:30ean irtengo da, Elizkaletik.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide