Josu Idigoras Egia izango da EAJren alkategaia Zumarragan
Josu Idigoras Egia izango da EAJren alkategaia Zumarragan. Duela 47 urte jaio zen Amorebieta-Etxanon eta ia 20 daramatza Zumarragan. Enpresa ikasketak egin zituen eta Ordiziako Su Eskola fundazioan lan egiten du. Urretxu-Zumarraga Ikastolako lehendakaria izan zen eta azken bi legealdietan zinegotzia izan da.
Bere programaren bi zutabe nagusiak ekonomia eta gizarte politika izango direla aurreratu du. «Konpainia garrantzitsuen itxiera, enpresen ihesa, ehun industrialaren murrizketa… Zumarragak urteak daramatza noraezean alor ekonomikoan eta horrek sozialki ahultzen gaitu. Udal indartsua behar dugu, kudeatzeko gaitasuna duena eta inguruko udalekin, aldundiarekin eta jaurlaritzarekin lankidetza lerroak berreskuratuko dituena. Horretarako, EAJ da aukerarik onena. Hamarkadetan euskal erakundeen buru egin dugun lana da gure abalik onena».
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide