Elene Lete futbolari zumarragarra, Espainiako 17 urte azpiko selekzioarekin
Toña Is Espainiako hautatzaileak Elene Lete atezain zumarragarra Europako Txapelketa aurreko kontzentraziora deitu du. Kontzentrazioa astelehenetik ostegunera egingo dute, Madrilgo Las Rozas herrian. 24 futbolari deitu dituzte eta horietako 20k maiatzaren 2tik 18ra Bulgarian jokatuko den 17 urte azpiko Europako Txapelketan parte hartuko dute. Letek Realaren bigarren taldean jokatzen du eta bera da Realeko jokalari bakarra deialdian.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide