Haritz Chicok eta Alex Diaz txirrindulariak, Frantzian Gipuzkoako selekzioarekin
GoierriKE-Bellota taldeko Haritz Chico eta Alex Diaz gazte mailako txirrindulariek Frantziako Kopako lehen proban parte hartuko dute asteburu honetan, Gipuzkoako selekzioarekin. Larunbateko etapak 120 kilometro ditu. Igande goizean 13,5 kilometroko erlojuaren aurkako proba egingo dute eta igande arratsaldean 83 kilometroko etapa.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide