Bihar, 09:30etik 15:00etara, Iñaki Mendiluze Txugiren omenezko futbol txapelketa jokatuko da Argixaon. Lehenengoz nesken taldeek ere parte hartuko dute.
Nesken txapelketa, Urolak, Eibarrek, Gasteizko Aurrerak, Goierri Gorrik, Anaitasunak eta Zarautzek jokatuko dute. Mutilek bi taldetan banatuta jokatuko dute. A taldean Realak, Urolak, Amorebietak eta Aloña Mendik jokatuko dute. B taldean, Eibar, Tolosa, Danok bat eta Zarautzek. Talde guztiak kimu mailakoak izango dira: 2007an jaiotakoak.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide