Zumarragako jiu jitsu taldeak kadete mailako Espainiako Kopan parte hartu zuen asteburuan. Valentziako Ontinyent herrian, hain zuzen ere. Ne waza eta borroka modalitateetan lehiatu dira. Ne wazan, Ander Lizarraldek zilarrezko domina lortu du, Aratz Irisarrek brontzezkoa eta Markel Biainek urrezkoa. Borrokan, Markel Biainek urrezkoa lortu du, Ander Lizarraldek zilarrezkoa eta Aratzi Irisarrik brontzezkoa.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide