Ibaiondoko langileek segurtasun falta salatu dute
Zumarragako Ibaiondo adin txikikoen zentroko langileek agerraldia egin zuten atzo segurtasun falta salatzeko. Apirilaren 14n gazte batzuk ihesaldi bat antolatu eta bi hezitzaile jo zituztela gogoratu zuten. Eusko Jaurlaritzari beraien iritziak kontuan hartzeko eta langileak babesteko eskatu zioten. Segurtasunaz zaintzaile bereziak arduratu behar direla esan zuten, ez merkataritza-guneetan egoten dire berberak.
Lan karga gehiegizkoa dela ere salatu zuten. Hezitzaileek atseden handiagoa eta funtzio murrizketa behar dutela aipatu zuten. Ibaiondo txiki gelditu dela ere esan zuten. “Gazte gehiagori tokia egin behar zaienez, daudenak heziketa prozesua bukatu aurretik bidaltzen dituzte. Bestalde, 18 urtetik gorako gazteak ditugu eta batzuk ez dute heziketa prozesuan jarraitu nahi. Horiek beraien adinarentzat egokiagoak diren tokietara eraman beharko lituzkete”.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide