Urola eskubaloi taldeak Markel Beltza omenduko du larunbatean
Urola eskubaloi taldeak Legazpiko La Salle taldearen aurkako derbia jokatuko du larunbatean. Partida berezia izanik, ez dute ohiko orduan jokatuko: 12:00etan jokatuko dute. Urolak derbia Markel Beltza omentzeko aprobetxatuko du. Beltzak Urolan hasi zuen bere ibilbidea eta ondoren Ademar Leon, Antequera, Alcobendas, Villa de Aranda eta Bidasoan jokatu zuen. Iaz hartu zuen erretiroa.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide