Urola, Ohorezko Erregional Mailara igotzeko zorian
Urolaren gizonezkoen lehen taldeak Ohorezko Erregional Mailara igotzeko jokatuko du larunbat honetan, 16:00etan, Argixaon. Anaitasunari irabazten badio eta Lagun Onak eta Aloña Mendi taldeek irabazten ez badute, igo egingo da. Sarrera doan izango da. Aste honetako partida irabazten ez badu, igoera azken jardunaldian jokatuko du Aloña Mendiren aurka, Oñatin.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide