Zortzi denda eta tabernetan lapurtu dute azken egunotan
Azken gau hauetan lapurreta asko egon dira. Zortzi denda eta tabernatan sartu dira lapurtzera: Aranburu harategia, Aitzene mertzeria, Otaegi harategia, Bidezar taberna, Haizea taberna, Izarra arraindegia, Herce elektrizitate denda eta Ainhoa taberna. Bi-Tartean elkarteak prentsaurrekoa egin zuen atzo gertatzen ari dena salatzeko. Ekitaldian lapurretak jasan dituzteneko batzuk parte hartu zuten. Merkatarien ustez, arrazoietako bat komisaldegia Bergarara eraman izana da. Ertzaintzari babesa eskatu diote, udalekin harremanetan jarri behar dira eta merkatari eta ostalariei gauetan denda eta tabernetan dirurik ez uzteko eskatu diete.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide