Zumarragako EH Bilduk hauteskunde programa aurkeztu du gaur arratsaldean. Ekitaldian, Josu Aztiria alkategaiak eta Eñaut Urbizu, Aritz Elgarresta eta Idoia Agirre hautagaiek aurkeztu dute. EH Bilduren proposamenen artean, mertzedarietan arnasgune bat sortzea (horma eraitsi eta gazteentzat eta adinekoentzat etxebizitzak egin nahi dituzte), heziketari garrantzi handia ematea (Faustino Orbegozo eraikina UGLE handitzeko erabili eta gazteentzat ikerketa zentro bat sortu), plaza biziberritzea, Ipintzen eta Kalebarrenen berrikuntza soziala bultzatzeko laborategia egitea, auzo guztiak lotuko dituen bidegorri sartea egitea, ospitalera eramango duten eskailera mekanikoak jartzea, Arcelor herriarentzat berreskuratzea eta bertan erabilera industrialerako aukerak sortzea, autobus elektrikoa jartzea eta ehun soziala indartzea daude. Horra hor programa PDF formatoan.
EHB_programa_2019_ Zumarraga
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide