Urtubiko parkea ireki dute
Zumarragako Udalak Urtubiko parkea ireki du. 17.250 metro koadro ditu. Bertan, haurrentzako jolasak, txakurrentzako parkea, paseoa, atseden lekuak, lakua, erreka eta baratzeak daude. 47 baratze daude eta 61 eskaera aurkeztu dira. Udalaren webgunean eta udaletxeko iragarki taulan onartuen eta ez onartuen behin behineko zerrenda argitaratuko da. Erreklamazioak aurkezteko epea hilaren 22an amaituko da.
Bestalde, bi baratze gurpildun aulkian dabiltzanei egokituak daude. Eskaera bakarra aurkeztu denez, inguruko herrietakoek ere eskaera aurkezteko aukera edukiko dute. Epea hilaren 24an amaituko da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide