Urretxuko EH Bilduk hauteskunde programa eta bilgunea aurkeztu ditu. Lokala Barrenkale 15en dago (Buhame tabernaren ondoan, Ikus denda egon zen lokalean).
Programari dagokionez, zaintzen behategi bat sortu nahi dute herritar guztiak ondo zainduak egongo direla ziurtatzeko, gazteei eta emakumeei UGLEn ikasteko laguntza eskaini, Irimo eta Kaminpeko lurretan industria ezarri, Bertatik Bertara egitasmoa orain arte baino gehiago bultzatu, kultur etxea Iparragirre kaleko lokal hutsetara zabaldu, gazteei etxeak alokatzeko laguntzak eman, eguneko zentroko erabiltzaile kopurua handitu, pasiotarren eraikinean apartamentu tutelatuak egin, hiru ikastetxeen arteko elkarlana bultzatu, alde zaharra biziberritu…
Horra hor programa:
EH BILDU Programa URRETXU
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide