Atzo Urretxu eta Zumarragako eskolarteko 23. bertsopaper lehiaketako sari banaketa ekitaldia izan zen Zelai Arizti aretoan. Lehiaketa honetan herriko eskoletako haurrek hartu dute parte, maila ezberdinetan banaturik. Ohi bezala, lan ugari jaso ditu epaimahaiak. Azken urteetako bideari eutsiz, maila oso altua egon da eta ez da erraza izan sariak nori eman erabakitzea. Horren adibide, sari nagusiez gain aipamen berezi ugari banatu izana, inoiz baino gehiago gainera, aurtengo edizioan.
Herriko bertsopaper lehiaketa honek ibilbide luzea du dagoeneko. Betiko egiturari segiz, hiru maila ezberdinetan banatu da lehiaketa. A mailan LH 5. Eta 6. mailetako haurrek hartu dute parte eta jarritako gai bati bi bertso edo lau kopla idatzi behar izan dizkiote lehiakideek. Gaiak honela zioen: Urretxu-Zumarragan bizi den arranoa zara, herria asko aldatu da. Maila honetan Oier Agirrezabal Pavon izan da irabazle; bigarren saria Irene Ibarzabal Pozuetak irabazi du eta hirugarrena Maren Elgarresta Etxanizek. Maila honetan lan ugari jaso direnez (289 guztira) eta maila oso onekoak horietako asko, epaimahaiak 17 aipamen berezi ere banatu ditu. Hauek izan dira aipamen bereziak jaso dituztenak: Uxue Barriga Pozueta, Enara Usabiaga Jimenez, Uxue De Sosa Elgarresta, Saioa Telleria Arostegi, Oier Hurtado Berzosa, Marta Manuel Florencio, Eider Garcia Rodriguez, Karla Eizmendi Merino, Markel Araguzo Salaberria, Nahia Rodriguez Garcia, Eider Perez Alvaro, Markel Zabaleta Artolazabal, Aitor Etxaniz Arrizabalaga, Malen Rodriguez Aranguren, Oinatz Aramendi Plazaola, Eneko Garcia Muñoz eta Uhaitz Oiartzabal Soraluze.
B mailan (DBH 1 eta 2), parte hartzaileek bi bertso idatzi behar izan dituzte ondorengo gaiari erantzunez: Zure lagunei pentsatzen duzuna esatea erabaki duzu. Maila honetan irabazle Aintziñe Maroto Mendizabalen lana izan da; bigarren saria Ibai Badiola Intxaustik irabazi du eta hirugarrena Garazi Mendez Basabek. Maila honetan ere, 161 lan jaso direnez, aipamen bereziak banatu ziren, zehazki zazpi. Hauek izan dira aipamen bereziak jaso dituzten lehiakideak: Garazi Lasa Larrañaga, Goizane Amenabar Moya, Irati Madina Garcia, Josu Okariz Ruiz, Klara Garin Gisasola, Libe Zufiaur Telleria eta Maren Irizar Arrieta.
Maila nagusiari dagokionez (DBH 3 eta 4), bost lan jaso dira, maila onekoak bostak ere. Gaia librea zuten lehiakideek maila nagusian, eta Malen Badiola Intxaustiren lana izan da irabazle, emakumezkoen futbolaren inguruko bertso sorta ederra aurkeztu ostean. Horrez gain, epaimahaiak lau aipamen berezi banatu ditu, ondorengo egileentzat: Brandy Peñagarikano Rijo, Iune Gurrutxaga Matilla, Izaro Tores Lopez eta Maren Etxeberria Altzelai.
Sari banaketan bertso eskolako kideek hartu zuten parte eta Zumarragako eta Urretxuko alkateak ere egon ziren, Mikel Serrano eta Jon Luqui. Saridunek beren bertsoak kantatu zituzten eta eskoletako haurrek goraino bete zuten Zelai-Arizti aretoa, euren jardunaz gozatzeko.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.