Asteleheneko lan istripua salatzeko kontzentrazioa
Gaur, 19:00etan, kontzentrazioa egingo dute Areizaga-Kalebarren plazan asteleheneko lan istripua salatzeko. Zarautzen izandako istripuan, Gruas Pingon enpresarentzat lan egiten zuen 32 urteko Zumarragako bizilagun bat hil zen. Deialdia Urretxu eta Zumarragako ezker abertzaleak egin du. Lema Lan istripu gehiagorik ez! izango da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide