Markel Olanok Euskal Herria hiribideko errepideari buruzko hausnarketa eskatu du
Markel Olano EAJren ahaldun nagusi hautagaia Zumarragan egon da gaur, Josu Idigoras alkategaiarekin eta bere zerrendako hainbat kiderekin. Olanok herritik igarotzen den GI-2632 errepideari (Euskal Herria hiribidea) buruz hausnartu beharra dagoela esan du. “Deskargako autobide berria ireki ostean, bere funtzioa aldatu egin da. Zumarraga bitan zatitzen du eta kontu horri irtenbidea eman behar zaio”. Udalarekin elkarlanean aritzeko prest agertu da. “Gai hau funtsezkoa da Zumarragak aurrera egin dezan”. Horretarako, EAJ prozesu parte hartzaile bat martxan jartzearen alde azaldu da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide