Urola eskubaloi taldea Gipuzkoako lehen mailara igoko da larunbatean irabazten badu
Urola eskubaloi klubaren gizonezkoen lehen taldea Gipuzkoako lehen mailara igoko da larunbateko partida irabazten badu. Andoainen jokatuko du, bertako Leitzaran taldearen aurka. Zumarragako Udalak autobusa jarri du, doan. 17:30ean irtengo da, Elizkaletik. Partida 19:30ean hasiko da. Larunbateko partidara autobusean joan nahi dutenek, 676 79 22 84 telefono zenbakira deitu behar dute izena emateko.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide