Urretxun eta Zumarragan gehiengo osoz osatuko dituzte udal gobernuak datozen lau urteetan. Urretxun EAJk nagusitasun handia lortu du, bigarren gelditu den EH Bilduri 500 bototik gorako aldea aterata; 7 zinegotzi izango dituzte jeltzaleek, 5 EH Bilduk eta 2 PSE-EEk. Zumarragan berriz PSE-EEk eutsi egin dio gehiengo osoari, bototan eta ordezkaritzan jaitsi arren; 7 zinegotzi izango dituzte sozialistek, 3 EH Bilduk, 2 EAJk eta bakarra Elkarrekin-Podemosek.
Zumarragan PSE-EEk zinegotzi bat galdu du, baina gehiengo osoari eusten dio: hamahiru zinegotzitik zazpi ditu. PSE-EEk galdu duen zinegotzi hori EH Bilduren eskuetara pasa da. Orain arte bi zituen eta hurrengo legealdian hiru izango ditu. EAJk eta Elkarrekin Podemosek orain arte zituztenei heldu diete: jeltzaleek bi lortu dituzte eta Elkarrekin Podemosek bat.
Parte hartzea apur bat igo den arren, PSE-EEk 111 boto galdu ditu. 2.515 lortu ditu. EH Bilduk 1.241 boto eskuratu ditu, duela lau urte baino ia 300 gehiago. EAJ 912 boto lortu ditu, 2015ean baino 19 gehiago. Elkarrekin Podemosek botoak galdu ditu: duela lau urte 417 eskuratu zituen eta atzo 321. PPk 2015ean 156 eskuratu zituen eta atzo 115. Parte hartzea %67,24koa izan da, duela lau urte baino ia %3 altuagoa.
Gaueko garaileak PSE-EE eta EH Bildu izan ziren. Josu Aztiria EH Bilduko alkategaia oso pozik zegoen. «Igoera handia izan dugu. Laugarren zinegotzia eskuan izan dugu. %19tik %25era pasa gara. Gure helburuak ehunekoa eta zinegotzi kopurua igotzea zen eta bi helburuak lortu ditugu. Argi gelditu da gu garela alternatiba».
Serrano ere pozik zegoen. «Gehiengo osoa mantentzea gauza handia da. Emaitza historikoak errepikatzen ari gara, behin eta berriro. Herriari eskerrak eman nahi dizkiot».
EAJk gehiengo osoa lortu du Urretxun
Urretxun lehia estua aurreikusten zen, duela lau urte EAJk hamabost botoko aldearekin irabazi baitzuen. Baina ez da kolorerik izan, ordea: atzo 526 botoko aldearekin nagusitu zitzaion EH Bilduri. Hala, EAJ bost zinegotzitik zazpira pasa da eta gehiengo osoa lortu du. 2015ean jeltzaleek 1.238 boto lortu zituzten eta atzo 1.697.
EH Bilduk 1.171 boto eta lau zinegotzi lortu ditu, 2015ean baino 52 boto gutxiago. Zinegotzi bat galdu du. PSE-EEk 536 boto lortu ditu, duela lau urte baino 22 gutxiago. Bi zinegotziei eutsi die.
Elkarrekin Podemosen jaitsiera handiagoa izan da: 283 bototik 176ra pasa da. Hala, zuen zinegotzi bakarra galdu du. PPk 2015ean 99 boto lortu zituen eta aurten 56 lortu ditu. Urretxun ere parte hartzea igo egin da: ia %4, hain zuzen ere.
Jon Luqui alkatea pozik zegoen, noski. «Sekulako ezustekoa izan da. Gehiengo osoa kudeatzea erronka izango da. Erronka polita izango da. Gehiengo osoa lortu arren, udalbatzako kide guztiekin lanean jarraitu nahi dugu. Umiltasunez lan egin nahi dugu eta udaletxean dagoen giro ona mantendu», aipatu zuen alkateak.
Atzo lortu zuten emaitzak lau urte hauetan egin duten lana babesten duela uste du. «Egin dugun guztian ez dugu asmatu, baina ez dugu hanka sartu. Aurrerantzean ere ez dugu harrokeriaz jokatuko. Gure helburua Urretxuko udaletxea uzten dugunean lotsatzeko motiborik ez izatea da. Izan ere, gure bizilagunak, senitartekoak eta lagunak ordezkatzen ari gara», amaitu zuen Luquik.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.