Clara Probanzak pintura erakusketa irekiko du gaur
Clara Probanza margolari zumarragarrak pintura erakusketa irekiko du gaur, 19:00etan, Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Erakusketaren izenburua Ametsak da. Probanzaren lanak ekainaren 9ra arte egongo dira bertan. Kultur etxeko erakusketa aretoa egunero irekitzen dute: astelehenetik ostiralera 17:30etik 20:30era eta larunbat eta igandetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide