Bihar eta etzi (larunbatean eta igandean) Kale Gorrian musika jaialdia egingo dute Urretxuko Santa Barbaran. Eguraldi bikaina iragarri dute eta antolatzaileek akanpatzeko gunea prestatu dute, kanpin dendarekin, furgonetarekin edo autokarabanarekin gaua pasatzera gelditu nahi dutenentzat. Gainera, Santa Barbarako taberna zabalik egongo da.
Nizuri Tazuneri rap eta trap taldeak emango dio hasiera jaialdiari. Kontzertua bihar izango da, 20:00etan. «Orain arte ez dugu rap edo trap talderik ekarri eta aurten horietako baten bila joan gara. Nizuri Tazuneri rapa eta trapa euskaraz egiten duten taldeen artean interesgarrienetakoa da», aipatu du Kale Gorrian kolektiboko Aritz Ormazabalek.
22:30ean Moxalek joko du. «Hannot Mintegiaren proiektu pertsonala da. Mintegia Audience taldeko gitarra jotzailea izan zen. Diskoaren grabaketan Mursegok parte hartu du, besteak beste».
Gauerdian Vulk taldeak joko du. «Bilboko post-punk talde bat da. Oso gazteak dira. Indartsuak eta freskoak. Agertokia jaten dute. Joy Division taldearen bertsio berritua direla esan daiteke. Abesti batzuk euskaraz abesten dituzte».
Larunbateko festa Entrepeneur DJ-aren saioarekin bukatuko da. «Jon Urtzelai herritarraren proiektua da. Proiekzio handiko gaztea da».
Gaua asko luzatuko denez, igande goizean lasai lo egiten utziko diete kanpin denda, furgoneta eta autokarabanetakoei. Igandeko lehen kontzertua 13:00etan izango da. Peru Galbetek eta Txakur Gorria kolektiboko neskek H-Artzetik ikuskizuna eskainiko dute. Ikuskizun honen helburua Joxan Artzeren poesia jendeari gerturatzea da. Horretarako, ikus-entzunezkoak erabiltzen dituzte eta zuzenean margotzen dute.
Txakur Gorria kolektiboa Malen Amenabarrek, Nerea Ibartzabalek, Ane Labakak eta Mariñe Arbeo zumarragarrak osatzen dute. Durangoko Azokako kartela eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen CDaren diseinua, posterra eta bideoklipa egin dituzte, besteak beste. Beraien lanetan hitza eta irudia uztartzen dituzte.
Peru Galbeterekin eskainiko duten ikuskizunaren ondoren, 14:00etatik 18:00etara, haurrentzako tailer bat egongo da. Bukatzeko, 18:00etan, Flavio Banterlak kontzertua egingo du. Italiar hau Urretxu eta Zumarragako Secundino Esnaola musika eskolako irakaslea da eta iaz Mystic Pop diskoa argitaratu zuen. Izatearen inguruan abesten du eta pop musika jotzen du, orkestra eta musika elektroniko ukituarekin.
Ormazabalek gonbita luzatu dio mundu guztiari. «Akanpada guneari esker, asteburu bikaina pasa daiteke autoa mugitu beharrik gabe», amaitu du Kale Gorrian kolektiboko kideak.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.