Gaur eguerdian Zumarragako Urtubi parke berriko baratzeak zozkatu dituzte. Ekitaldian Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatuak eta Mikel Serrano alkateak parte hartu dute. Izan ere, parkea Ingurumen departamentuaren diruarekin berritu da. 17.250 metro koadrotan, txakurrentzako parkea, haurrentzako jolasak, bi putzu, erreka, iturriak eta atseden guneak ditu. Gainera, aldundiak eguzki plakak jarri behar ditu parkea argiztatzeko.
Horra hor baratzeak lortu dituztenen zerrenda:
Baratzedunak
“Gaintzeko herritarrak” taldean zenbakirik gabe ageri direnek, ez dute baratzerik lortu eta itxaron zerrenda osatuko dute. Herritarrek erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte, ekainaren 10a arte. Ekainaren 12an baratzea lortu dutenek bilera bat egingo dute. 17:30ean elkartuko dira Zelai Arizti kultur etxean. Bertan hainbat azalpen jasoko dituzte. Ondoren baratzeetara joango dira.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide