Movistar kateak Zumarragan grabatuko dituen 'La línea invisible' telesailaren eszenetarako figuranteak behar dira
Movistar kateak ‘La linea invisible’ telesailaren zenbait eszena Zumarragan grabatuko ditu, hilaren 17an eta 18an. 300 figurante behar ditu eszena horietarako. Egindako lana ordaindua izango da. Behar diren pertsonen ezaugarriak honako hauek dira: 20 eta 50 urte arteko gizonezkoak, bizarrik gabeak, ile motzekoak (arrunt moztua) eta ikusgai dauden tatuaiarik gabekoak (1960ko hamarkadan girotutako telesaila da). Izena emateko, modfie.com webgunera jo behar da. ‘La linea invisible’ telesaila ETAren sorrerari buruzkoa da. Aktore nagusiak Alex Monner, Antonio de la Torre, Anna Castillo eta Asier Etxeandia izango dira.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide