Urretxuko igerilekua larunbatean irekiko dute
Urretxuko igerilekua larunbatean irekiko dute. Irailak 15a arte egongo da zabalik. Aurten ere, udalak berrikuntzak egin ditu: tabernatik igerileku handira doazen arrapalak asfaltatu ditu gurpildun aulkian doazenak seguruago jaitsi daitezen, makinerian hobekuntzak egin ditu uraren kalitatea hobetzeko, igerilekuan kaleak markatu ditu eta tabernako terrazaren azpian dagoen eremuan ping-pong mahai bat jarri du.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide